Behatoki Adimenduna abian da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/26
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak eta Donostia Udalaren Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Behatoki Adimendua abian jartzeko, Donostiako Sustapenaren bitartez. Zereginetako bat atzerrian dauden unibertsitateko lizentziatuak identifikatzea izango da haiekin harremanetan jartzeko eta inkesta baten bitartez, besteak beste, herrialdetik irteteko arrazoien, itzultzeko asmoen berri galdetzeko. Honela, azken bost urtetan ikasketa-zentroetatik dagokien tituluarekin irten dutenen datu-base bat eratu nahi da beste herrialde batean finkatzea erabaki dutenak detektatzeko. Behin haiekin harremanetan jarrita, galdera-sorta bat planteatuko zaie zein arrazoirengatik joan ziren atzerrira, atzerrian jarraitzen al duten, herrialde horietan zein lan egiten duten eta itzultzeko zein asmo dituzten azal dezaten. Lan horiei otsailean ekin zaie eta lehenengo emaitzak ikasturte akademiko hau amaitzerako lortzea aurreikusten da.
Behatoki Adimendunak UPV/EHUrekin landuko duen beste alderdietako bat Donostiaren auto-diagnostikoaren prestaketa da xede turistiko iraunkor gisa eta xede hori erdiesteko, alegia, hiria xede berritzaile, teknologiko, iraunkor eta irisgarri bihurtzeko, gomendioen gida bat idaztea. Hiriaren markari/branding-ari buruzko gogoeta estrategiko bat ere egingo da.
Azterketa horiek UPV/EHUko irakasleek eta ikasleek egingo dituzte; horrela, unibertsitateko giza kapitala aprobetxatzea eta talde horri euren lanak gizartearen benetako beharretara bideratzeko aukera ematea lortzen da.
Hitzarmen honekin, datutik ezagutzara pasatzen da, hiriaren garapen ekonomikoari eragiten dion eremu bakoitzean eragile ekonomiko eta gizarte-eragile adituak sartuz.
Argazkia: UPV/EHU