euskaraespañol

Redes sociales campusa

Informatikako ikerlari bat, Open Data Euskadi sariduna

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/15

Bilbon ‘Big Datatik Open Datara Euskadin' jardunaldian, Open Data Euskadi lehiaketako sariak banatu dira. Jarduera Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, antolatu du, Innobasqueren Astearteak programaren barruan.

Egitasmoen kategorian ‘Aukeratu zeure ikasketak gerorako proiekzioarekin', proiektua saritu da, alegia UPV/EHUko Informatika Fakultateko ikertzailea den Jerónimo Hernándezen lana. Hau ikasketak aukeratzeko unean gazteei informazioa ematen dien app bat da, eta zenbait aldagai konbinatzen ditu: lana aurkitzeko aukera, titulazioan dauden abandonatze-tasak, etab. Saria UPV/EHUko Informatika katedradun eta saridunaren tesi zuzendari Jose Antonio Lozanok jaso du.

‘Open Ispilu' saritu da ere, The Makery eta Irontec-ena. Ispilu honek informazio irekia denbora errealean bildu eta ikusgai jartzen du era intuitiboan eguraldi, ekitaldi, albiste, garraio eta abarri buruz.

Open Data Euskadi datu irekien lehen ekinbidea da mundu anglosaxoniarretik kanpo.

 

Argazkia: Innobasque