-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Vigoko Unibertsitatea eta UPV/EHU 'European Marine Biological Resource Centre' azpiegituran egongo dira
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/10
Vigoko Unibertsitateak eta UPV/EHUk European Marine Biological Resource Centre (EMBRC) ikerketarako Europako azpiegitura handian Espainiako nodoa eratzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. EMBRCren helburua da, zeina ECIMATek (Torallako Itsas Estazioa) eta PIEk (Plentziako Itsas Estazioa) osatuko duten, Europako itsaso guztietako ekosistemetarako sarbide bakarra izatea, edozein ikertzailek eskura izatea; alde batetik, bere ikerlana egiteko behar dituen itsas baliabide biologikoak eta, bestetik, biologia molekularraren eta genomikoaren arloko know-how guztia, modu iraunkorrean ustiatu ahal izan ditzan. Sinaduran parte hartu dute, Salustiano Mato, Vigoko Unibertsitateko errektorea; Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; eta Jesús Souza Troncoso, ECIMATeko zuzendaria.
