euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Erizaintzako Graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/17

UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Donostiako Erizaintza Ataleko) aurtengo 116 tituludun berrien graduazio ekitaldia ospatu zen. Ana Arrieta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Enrique Hilario Rodriguez, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa; eta, Mª Pilar Tazon, Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izan ziren. Hasiera-hitzen ostean, Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Los nuevos viejos' izeneko hitzaldia eskaini zuen.