Realidad Conexa
8 kapsulez osatutako ikus-entzunezko bilduma da. Intuizioa eta arrazoiaren inguruan, zientzia, artea, literatura, bideojokoen inguruan... hots, ezagutzaren inguruan eta bertara iristeko bide ezberdinen inguruan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/04
Realidad Conexa ikus-entzunezko proiektu bat da, eta bertan ezagutzaren arlo ezberdinen arteko lotura eta konexioak aurkezten dira, estetika original, berri eta zaindua erabiliz. Bereziki, zientzia, artea eta literaturaren arteko erlazioak aurkezten dira. Kapsula hauek agerian uzten dute, adibidez, zer nolako lotura dagoen matematika fraktala eta literaturaren artean, erlatibitatearen teoria eta kubismoaren artean, edo pintura eta garunaren funtzionamenduaren artean. Lortu nahi dena da ezagutzarekiko pasioa piztea, zeharkako hurbiltze eta bisualki erakargarria den bidea erabiliz, eta kulturaren arlo ezberdinak gain hartuz.
Proiektua, Donostia International Physics Center-ek Donostian ospatu berri duen PASSION FOR KNOWLEDGE 2016 jaialdian aurkeztu da.
Realidad Conexa-ren trailerra eta 8 kapsulak Internet-en izango dira ikusgai (https://vimeo.com/channels/mestizajes). 2 minutu inguruko iraupena du bideo bakoitzak (trailerrak minutu 1) eta Creative Commons lizentziapean erabili eta zabaldu daitezke (beti ere, bere osotasunean, aldaketarik gabe eta helburu ez komertzialetarako) Kapsula guztiak gaztelerazko eta ingelesezko ahotsarekin prestatu dira, eta interneterako mp4 formatuan eta telebistetarako kalitate altuan daude.
Mestizajes
Proiektu hau Gustavo Ariel Schwartz eta Ana Montserratek koordinatua izan da. Gustavo Ariel Schwartz CSIC-eko ikerlaria da eta baita idazlea ere, Mestizajes Programaren sortzailea eta zuzendaria da. Ana Montserrat Rosell telebistako gidoilaria eta zuzendaria da. Besteak beste, La 2 telebista kateko "tres14" dibulgazio zientifikoko programa saritua zuzendu du, eta Ninu Films, Realidad Conexa-ren produktoraren fundatzailea da. Realidad Conexa bideoen irudigintzan Ona Planas errealizatzaileak, Arturo Bastón editoreak eta Sergi Esgleas grafistak parte hartu dute.
Donostia International Physics Center-en (DIPCn), Mestizajes Programak, ikus-entzunezko proiektu paregabea aurkezten du, zientzia, artea, eta beste humanitateen arteko oztopoak gainditzen lagundu nahi duena. Realidad Conexa-k muga hori aztertu nahi du eta potentzial handiko ingurune berri horri etekina atera. Proiektu berri honek dibertsitate intelektuala eta ezagutzaren eraikuntza berri bat bultzatu nahi ditu, non artea, zientzia, eta beste humanitateak bat egiten duten, batak bestea aberastuz.
Bideo-kapsulak
https://vimeo.com/channels/mestizajes helbidean bilduma osatzen duten bideo-kapsula guztiak ikusi ahal izango dira (datozen egunotan progresiboki ikusgai jarriko dira).
Realidad Conexa bilduma osatzen duten kapsulen izenburua honakoak dira:
0 Kapsula: Trailerra/ Realidad Conexa bildumaren aurkezpena
1 Kapsula: Borges eta Memoria - Sobre Borges y la memoria
2 Kapsula: Poe eta Unibertsoa - Sobre Poe y el Universo
3 Kapsula: Bizitza eta Proteinak - Sobre Vida y Proteínas
4 Kapsula: Muxuak eta Lateralitatea - Sobre Besos y Lateralidad
5 Kapsula: Artea, Literatura eta Zientzia - Sobre Arte, Literatura y Ciencia
6 Kapsula: Magia eta Neurozientzia - Sobre Magia y Neurociencia
7 Kapsula: Matematikak eta Literatura - Sobre Matemáticas y Literatura
8 Kapsula: Cézanne eta Neurozientzia - Sobre Cézanne y la Neurociencia
Argazkiak: DIPC