Titulatu berriak Kriminologian
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28
UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroan, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduaren hirugarren promozioko 46 ikasleren karrera bukaerako ekitaldia egin zen. Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, abiatuko zen (Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz. Ekitaldiaren buru izan ziren Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa. Halaber, Santiago Redondo Bartzelonako Unibertsitateko Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua saileko irakasle titularrak eta promozioaren aitabitxiak hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldia jendetsua izan zen eta jai giroan ospatu zen.
Argazkia: UPV/EHU