euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Zuzenbideko graduatu berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28

UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko seigarren promozioko 91 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egin zen Ignacio Maria Barriola Zentroan, Donostian. Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa abiatu zen Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz. Ekitaldiaren buru izan ziren Ana Arrieta campuseko errektoreordea, Eneko Goia ikasle ohia, Donostiako alkatea eta promozioaren aitabitxia, eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa.

Argazkia: UPV/EHU