-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
‘Pintxoren bila' izeneko app-ak irabazi du Ekin-up 2016 Enpresa Ideien II. Lehiaketa
TWOOSE izeneko mugikorretarako aplikazioak bigarren saria jaso du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/29
Ekin-up 2016 Enpresa Ideien II. Lehiaketaren sari banaketa egin da. Lehiaketa UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Gipuzkoako atala) antolatu du.
urtengo edizioaren irabazleak ‘EN BUSCA DEL PINTXO' proiektua aurkeztu duten Asena Hristova, Pablo Órtiz de Zárate Jaca eta Oier Fano Dadebat Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 4. mailako ikasleak dira. Altxorraren bila jolasean oinarritutako aplikazio informatikoa proposatu dute, 20-25 euroren truke 2 ordutako tartean ahalik eta pintxo eta edari gehienak aurkitzeko plan bat izanik.
Bigarren Saria aldiz, ‘TWOOSE' proiektua aurkeztu duten Nora Garcia Zaldua, Estitxu Ruiz Gil eta Borja Aido Garmendia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 4. mailako ikasleei dagokie. Mugikorretarako aplikazio honen helburua bi argazki aplikaziora igo eta bertan jendeak bozkatzeko aukera izatea da, erabilera anitza izanik.
Epaimahaia osatu dute: Bic Gipuzkoako Proiektuen zuzendaria den Laura Espin, ataleko irakasle Eduardo Malagon eta Praktika eta Enpresa Harremanetarako dekanorde Itziar Azkue.
Ekitaldian Paul San Sebastian Sabbatic enpresako sortzailetarikoak hitzaldia eskaini du. 2013ko abenduan Donostian sortutako Sabbatic start up teknologikoak gastuen tiketei argazkia ateraz gero automatizatu egiten ditu gastu-txostenak.
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako ataleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza-EAZ Graduko ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da lehiaketa hau eta helburutzat du ekintzailetzat sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.
Argazkia: UPV/EHU