UPV/EHUren eta FYM-HeilderbergCement-aren arteko hitzarmena
Helburua da eraikuntzarako berrikuntza sustatzeko jarduerak egitea arkitekturaren irakaskuntzan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2017/02/08
Euskal Herriko Unibertsitateak, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren bitartez, eta FYM-I HeilderbergCement enpresak, zein Añorgan lantegia duenak (Cementos Rezola), hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin.
UPV/EHUko Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga Echeberriak eta Tomas Azorin Varela FYM-HeilderbergCementeko merkaturatze zuzendariak izenpetu dute hitzarmena.
Hauxe da hitzarmenaren helburua: eraikuntzarako berrikuntza sustatzeko jarduerak egitea arkitekturaren irakaskuntzan.
Lankidetza hitzarmenaren barruan, FYM-HeilderbergCementek bederatzi mila eurotako ekarpen ekonomikoari esker eta honako jarduera hauek programatuko dira: mintegiak, jardunaldiak eta kongresuak antolatu, lehiaketak deitu, irakaskuntza jarduerak koordinatu, argitalpenak, erakustaldi zein erakusketak osatu, bai eta ikerketa proiektuak finantzatu ere.
Halaber, proposamen eskaintza anitza eskaini nahi zaie UPV/EHUko arkitekturako ikasleei, horien bidez, gehiago ikasi ahal izango dute arkitekturarako berrikuntzaren arloan, eraikuntzarako soluzio eta material berrien bidez eta alde bien intereseko I+G+B eta prestakuntza jarduera ezberdinetan parte hartuz.