euskaraespañol

Redes sociales campusa

Arkitekturako ikasleek Sagueserako egindako proiektuak erakusketa batean ikusgai

Donostiako Udalak Gros auzoko gune honetan garatu behar duen hirigintza proiektuaren oinarri izango dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/31

Madalen González, Eneko Goia eta Izaskun Aseguinolaza

'Sagues: Arkitektura ikasleen begiradak' erakusketa ekainak 2tik 11eran bitartean, Donostiako Sagueseko Añarberen Ponpatze Estazioaren eraikinean  erakutsiko ditu UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ikasleen proposamenak, hain zuzen ere, Sagues-eko urbanizazioari buruz egin dituzten proposamenak. Erakusketa honetan Sagües-i buruz 5. mailako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ikasleek egin dituzten proiektuak ikusgai egongo dira, Udalak Gros auzoko gune honetan garatu behar duen hirigintza proiektuaren oinarri izango dira.

Erakusketa ostirala, ekainaren 2an, 18:00etan, Donostiako Sagueseko Añarberen Ponpatze Estazioaren eraikinean inauguratuko da.

Donostiako alkate Eneko Goiak, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Hirigintza arloko koordinatzaile Izaskun Aseginolazak eta ikastegiko irakasle Madelen Gonzalezek aurkeztu dute erakusketa, hain zuzen ere, hiritarrek ekainak 2tik aurrera ikusi ahal izango dute erakusketa.

Eneko Goiaren ustez, Sagues da hiriko gune berezienetako bat eta, beraz, "arreta handiz pentsatu beharreko gauza da, proposatzen diren irtenbideak egokiak eta iraunkorrak izan daitezen".

Egindako lanak Sagues inguruaren diseinu kontzeptual eta funtzionala erakusten dute, betiere, hirigintzaren antolaketa kontuan hartuta.

Horren harian, Goiak honakoa esan du: "Proposatutako hausnarketak balio handikoak izan dira Udaletik hiriko gune horren garapenarekin hasteko. Arkitektura eskolako ikasleen lanek kontuan hartzen dituzte Sagues diseinatzeko behar diren puntu nagusiak eta, besteak beste, segidakoak: hiria eta naturaren arteko bizikidetza; itsasoaren presentzia; gune publikoen eta etxebizitzen arteko bizikidetza; gunea aisialdirako erabilgarri izatea; gune funtzionala eta ekipamenduak dituen gunea; eta hiriari amaiera naturala ematea".

Bosgarren mailak ikasleak

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren 5.mailako 77 ikaslek hartu dute parte proiektuan, hain zuzen ere, Donostiako Udalak Sagueseko gunea hobetzeko eskatu zien proiektuan. Eta lan horiek gunea nola berritu aztertu dute, hain zuzen ere, 'Sagues: Arkitektura ikasleen begiradak' erakusketan ekainaren 2tik aurrera ikusi ahal izango diren lan horiek. Erakusketa Sagues-eko Añarberen Ponpatze Estazioaren eraikinean egongo da. Jarduerak EHUkultura Gipuzkoaren laguntza izan du.

Donostiako Udalak laguntza eskatu zion iaz UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoari Sagueseko gunea aztertzeko eta inguru horri buruzko hausnarketa egiteko proposamenak egiteko, betiere, gunearentzako erabakirik onenak hartzeko.

Guztira 60 taulek osatzen dute erakusketa eta, bertan, Saguesen historia ikusi ahal izango da egindako diagnosiaz eta arkitektura-paisaien proposamenaz baliatuta. Hiritarren iritziekin osatutako bideoa ere ikusi ahal izango da. 5.mailako Arkitekturako Oinarriak graduko ikasleek lan egin dute proiektuan eta, zehatzago esanda, Hirigintza, Paisaia eta Lurralde ikasgaia egiten ari diren ikasleak. Parte hartu duten ikasle asko Erasmus programako ikasle atzerritarrak dira eta, beste batzuk, aldiz, Bordele Unibertsitateko ikasleak.

Ekainaren 9an, 10:00etan, ikasleen eta adineko pertsonen proposamen trukaketa egingo da eta, bertan, Sagueseko urbanizazioari buruzko iritziak  eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte.