Amaitu da AGORA Teknocamp campusa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/07/04
DBHko 1. eta 2. ikastaroetako 60 ikaslek jaso zuten diploma jarduera honetan parte hartzeagatik, Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua eta Iván Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea buru izan zituen ekitaldian. AGORA Teknocamp hezkuntza proiektu bat da ikasleei zientzia eta teknologiaren munduarekiko interesa modu praktiko eta ludikoan esnarazi nahi duena eta, era honetara, bokazio zientifiko teknikoak adin goiztiarrenetatik piztea Arabako lurralde historikoan.