-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Ingeniaritzako bi ikasle, Felix Sopelana Oroimenezkoan sarituak
Xian Carballoren Gradu Amaierako Lanak lehen saria irabazi du eta Jon Fríasek Azterlan Tekniko hoberenen atalean bigarren saria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/21
Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoak Felix Sopelana Oroimenezkoa antolatzen du urtero Gradu Amaierako Lan eta Ikerketa Teknikoak saritzeko.
Sari hau irabazi du aurten ‘Diseño óptimo de un sistema de cogeneración conectado a red' izeneko Gradu Amaierako Lanak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko Atala) Xian Carballo García de Vicuña ikasleak aurkeztua. Francisco Javier Asensio De Miguel eta José Ignacio San Martín Díaz aipatutako ikastegiko irakasleak zuzendu dute proiektua. Hau sarean konektaturiko protoi trukeko mintza erregai-pila (PEMFC) batean oinarrituriko bero eta elektrizitate sorkuntza konbinatuko sistema (CHP) baten diseinu optimoan oinarritzen da, zeinen helburua ikastegian kokatuta dagoen Hezkuntza-Konplexuaren energia-eskaria asetzea baita.
Halaber, Jon Frias Iturriak, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Donostia Atala) ikasleak, ‘Balazta-Pastilletako Euskarri Metalikoetako Zikinkeria Garbitzeko Metodoaren Garapena eta Azterketa' izeneko Gradu Amaierako Lanarekin Azterlan Tekniko hoberenen atalean bigarren saria irabazi du. Lana Xabier Garicano Osinaga ikastegiko irakasleak zuzendu zuen.
Argazkia: Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoa