Sarituen lanak, epaimahaiak aukeratutako beste kartelekin batera, ikusgai daude Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, urtarrilaren 29ra arte
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Cristina Antón, Álvaro Ares eta Jon Martin, I. Unibertsitate Inklusiboa Kartel Lehiaketako irabazleak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/03
‘MEZU' Cristina Antón Martínezen lanak irabazi du UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak antolatutako I. Unibertsitate Inklusiboa Kartel Lehiaketa. Álvaro Ares Navaren ‘La única discapacidad en la vida es una mala actitud' beharrak jaso du bigarren saria, eta Jon Martin Etxebesteren ‘Inclusión Ilusión'-ek, hirugarrena. Sari-emate ekitaldia gaur egin da, abenduak 3, Desgaitasunaren Nazioarteko Egunean, Bizkaiko Campuseko Blbliotekako atondoan, Leioan. Maite Zelaia Garagarza Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordea arduratu da sariak banatzeaz.
Epaimahaiak jasotako lanen kopurua eta kalitatea nabarmendu ditu, baita unibertsitate inklusiboa ideiaren gainean proposatutako ikuspegien aniztasuna. Maite Zelaiak eskerrak eman dizkie irabazleei parte hartzearren, eta euren ekarpenaren garrantzia azpimarratu du. Lehenengo saria 1.000 eurokoa da; 400 eta 200 eurokoak, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. Saritutako kartelak: https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/kartel-lehiaketaren-sariak
Cristina Anton Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduko ikaslea da; Álvaro Ares, Ikus-entzunezko Komunikaziokoa; eta, Jon Martin, Psikodidaktika Masterrekoa. Saritutako euren hiru sorkuntzez aparte, epaimahaikoek hautatutako beste 19 lanez osotutako erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 29ra arte Leioako Bibliotekako atondoan. Ostean, erakusketa UPV/EHUko beste zentro batzuetan ikusteko aukera izango da.
Denetara, 41 lan aurkeztu dituzte I. Unibertsitate Inklusiboa Kartel Lehiaketan. Parte-hartzaileek jorratu behar izan duten gaia ondokoa izan da: XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa eta desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko praktika egokiak. Kartel guztiak ikusi gura izanez gero: https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/kartel-galeria