-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
OrientaTU: Orientazio-topaketak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/30, 09:00 - 16:30
Kokapena
Areto Nagusia M - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - M
Rafael Moreno Pitxitxi 2. -48013- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
EHUk Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzendutako ekimen hau antolatzen du. Helburua da EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.
Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitate-irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatea eta Bigarren Hezkuntzako etapa elkarrengana hurbiltzea eta lankidetza-sareak eraikitzea lortu nahi da, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleen eta orientazio arduradunen arteko harremanetarako gune bat eskainiz.
PROGRAMA
09:00-09:15 Harrera eta materialaren banaketa
09:15-09:30 Ongi etorri instituzionala eta jardunaldiaren aurkezpena
09:30-10:30 Hizkuntzak, AA eta interpretatzeko eta itzultzeko beste modu batzuk
10:30-11:30 Logopedia: ahots propioa duen bokazioa
11:30-12:00 Kafe-etenaldia
12:00-13:00 Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa: oinarrizko zientziatik etorkizuneko teknologiara
13:00-13:30 2025-2026 ikasturterako aurreikusitako EHUren orientazio-programak eta -jarduerak
13:30-14:30 Bazkari-etenaldia (lunch-a)
14:30-15:30 Lanbide Heziketatik EHUra (2 + 3 ibilbidea)
15:30-16:15 Ikasketetatik haratago: zaindu dezagun ikasleen osasun mentala
16:15-16:30 Jardunaldiaren amaiera
Izena ematea
Izen ematea urriaren 26ra arte
Web helbidea: www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-topaketak