‘Solar K’ erakusketaren aurkezpena
Noiz eta non
2019/10/23, 10:45 - 00:00
Kokapena
Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola 1. -20002- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
‘Solar K’ erakusketa aurkeztuko da prentsaurrekoan, Donostian, Kursaalean. Erakusketa hainbat arkitektura-taldek egin zituzten proposamenen gaineko begirada bat da, aurten 20 urte betetzen dituen Kongresu Jauregia dagoen lekuan eraikitzeko. Erakusketa UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu du, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren programaren barne.
Komunikabideekin ekitaldian egongo dira:
- Juan José Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendaria
- Pedro Astigarraga, MUGAK Bienalaren komisarioa
- Mario Sangalli, erakusketaren ikerlari nagusia eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea
- Ikerketa taldeko hainbat kidek eta ikasle-laguntzaileak