euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Passion for Knowledge 2019ren aurkezpena

Noiz eta non

2019/09/03, 10:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Txina Aretoan Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako Passion for Knowledge (P4K) 2019 zientzia-jaialdia aurkeztuko da prentsaurrekoan. Hau milaka herritarrek parte hartuko duten Europako zientzia-jaialdi nagusietako bat da. Bertan zazpi Nobel saridunek hitzaldi publikoak emango dituzte.

Aurkezpenean jaialdiaren zuzendariek parte hartuko dute:

  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea
  • Ricardo Díez Muiño, CFM (CSIC-UPV/EHU)-ko ikertzaile zientifikoa eta DIPCko zuzendaria

Passion for Knowledge (P4K) 2019 nagusiki Donostian izango da 2019ko irailaren 30etik urriaren 5era, baina baita Bilbon, Iruñean eta Bergaran ere. Azken urteetako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenen protagonista izan diren ikertzaile ospetsuek parte hartuko dute jaialdi erraldoi honetan. Edonoren esku dagoen luxu bat izango da Victoria Eugenia antzokian, Guggenheimen edo Baluarten egingo diren hitzaldietara joatea eta Nobel saridunekin eta mundu mailako adituekin ikasten jarraitzea. Jaialdiaren laugarren edizio honetan 10.000 pertsonak parte hartuko dute zuzenean.

2019an Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen da, eta Passion for Knowledge (P4K) jaialdiak bere osagaietako bat omenduko du: wolframa (W), 1786an Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua.

Oro har, gazte nahiz heldu, herritar guztiei zuzendutako ekintza sorta biltzen du jaialdiaren egitarauak: hitzaldia publikoak, topaketak ikasleen eta zientzialarien artean, Naukas saioak, sormen zientifikoari buruzko erakusketa, haurrentzako Passion Txiki saioa, ikuskizunak, emanaldiak, zientzialari gazteentzako eskola…