euskaraespañol

Redes sociales campusa

Uda Ikastaroen XXXVII edizioa inauguratu zen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/19

Agintariak Uda Ikastaroen XXXVII edizioaren inaugurazioan. Argazkiak: Nagore Iraola. UPV/EHU

Donostiako Miramar Jauregian XXXVII Uda Ikastaroen irekiera-ekitaldi ofiziala ospatu zen. Iñigo Urkullu lehendakaria, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Rafael Pardo BBVA Fundazioko zuzendaria eta Carmen Agoués Uda Ikastaroen zuzendaria, ekitaldiaren buru izan ziren. Ikasgai magistrala María Md Vivanco-ren ardurapean egon zen, CIC bioGUNE-ko ikertzaile nagusia.