-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Kirol eta osasunaren astea
Noiz eta non
2019/09/26, 00:00 - 00:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ikasturte honetan lehenengo aldiz, UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak ekimen berezia abiarazi du osasuna jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez sustatzeko. Irailaren 23 eta 30aren arteko astean kirol ikastaro eta jarduerak antolatu dira unibertsitate komunitateko edozein kidek (Ikaslegoa, IIP, AZL) parte har dezakeelarik.
Zehazki, irailaren 26an, ostegunarekin, zenbait kirol jarduera antolatu da Arabako Campusean, hots:
11:00-14:00: Errugbia 3x3, 4x4
15:00-17:00: Herri Kirol parte hartzaileak
17:30: Campuseko I. Lasterketa (4 km)
Izena eman eta parte hartuko duten guztiek (edozein modalitatetan dela) UPV/EHUren kamiseta bat jasoko dute.
Ondoren, 18:30etan, Unibertsitate Pabiloian mokadu bat hartzeko aukera egongo da eta kirol materialaren zozketa egingo da izena eman eta parte hartzaile guztien artean.
Izen ematea eta informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-araba/home