euskaraespañol

Redes sociales campusa

Talentuaren eta zientzia-dibulgazioaren jaia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/18, 17:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Zikloa

EHUk Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Gelen lehen sariak emango ditu eta eta Zientzia Astearen 25. urteurrena ospatuko du

Deskribapena

EHUk Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Gelen lehen sariak emango ditu eta eta Zientzia Astearen 25. urteurrena ospatuko du

Martxoaren 18an, asteazkena, 17:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan hitzordu bikoitza izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) komunitatearentzat: talentuaren aintzatespena eta ezagutzaren transferentzia, Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Ikasgelak (UES) sarien lehen edizioaren bidez, eta Zientzia Astearen 25 urteen ospakizun berezia, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea.

Irekiera ofiziala Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak egingo du. Errektoreordearen aurkezpenaren eta ongietorriaren ondoren, Tania Arriaga aurkezleak Koldo Callado Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendariari emango dio lekukoa, eta hark Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Ikasgelak sariak emango ditu lehen aldiz, ikasgela horiek bikaintasun akademikoarekin, berrikuntzarekin eta ezagutzaren transferentziarekin duten konpromisoan egindako lan bikainena aitortzeko. Sari horien bidez, publikoki aitortu nahi da ikasle, irakasle eta erakunde laguntzaileen baterako ahalegina, bikaintasun akademiko eta profesionala sustatuz eta unibertsitatearen eta ekoizpen- eta gizarte-sektoreen arteko lotura indartuz.

Ekitaldi berean, Nerea Jaureguizar Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak Zientzia Astearen 25 edizioetan egin duten lana goraipatuko du. Leire Fernández Iñurrategik eta Eduardo Herrera Fernándezek, EHUko BBAA Fakultateko irakasleek, Zientzia Asteko maskor enblematikoaren diseinuaren historia kontatuko dute. Amaiera gisa, Ibon Cancio eta Naiara Barrado ikertzaileek “Eguzki Sistemak zoratzen gaitu”ikuskizuna eskainiko dute, Zientzia Club zientzia dibulgazioko bakarrizketen 12 urteko ibilbidearen omenez.

Taldeko argazkiaren ondoren koktel bat eskainiko da Bizkaia Aretoko hallean.

EGITARAUA

•17:30: Aurkezpena.

•Gotzone Barandika, Transferentzia eta Nazioartekotze Erretoreordearen hitzak.

•Unibertsitate-Enpresa-Gizarte gelak. Sari banaketa. Koldo Callado (Zientzia eta Gizarte Garapenaren Arloko Zuzendaria).

•Zientzia Astearen 25 urteko ibilbidearen aitortzea. Nerea Jauregizar (Ikerkuntza Gizartean zabaltzeko Zuzendaria).

•“Zientzia Astearen ikus-identitatearen DNA dezifratzen”. Leire Fdez. Iñurritegi eta Eduardo Herrera Fdez.

• “Eguzki Sistemak zoratzen gaitu”. Ibon Cancio eta Naiara Barrado.

•Talde argazkia.

•18:30: Koktela.

Aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan, martxoaren 16ra arte:

Ekitaldia streaming bitartez jarraitu daiteke.