Antzerkia: Hiltzen ez duen amodioaren bat
Noiz eta non
2019/04/03, 18:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren antzerki taldeak ‘Algún amor que no mate’ antzezlana taularatuko du, Oscar Orzaiz Resanoren zuzendaritzapean. Antzelana Dulce Chacon idazle ezagunaren eleberrian oinarrituta dago. Jarduera Gipuzkoako ehukulturak antolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.
Sarrera irekia da.
Laburpena: “Prudenciak bizirik eutsi nahi dio maitasunaren sugarrari, baina errutinak irribarrea eta bizipoza galarazten dizkio, halako eran non ezin baitu onartu bizitzen ari den errealitatea. Dulce Chacónek maisuki zabaltzen eta biderkatzen digu pertsonaia, eta Prudencia berak ere ikusi ezin duena ulertarazten digu. Emakume askok pairatzen duten errealitatearen azalpena da, emakumeak emakume izate hutsagatik hiltzen jarraitzen duen gizarte gero eta itsuago batena. Prudenciaren istorioaren azalpena da, gutako edonorena, edo guztiona, zeren, egiaz, istorio honetan garrantzitsuena ez baita amaginarreba, ordezkaria edo lehengusina nor den jakitea, ezpada Prudencia denok garela jakitea.”