euskaraespañol

Redes sociales campusa

Uda hasi da

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/23

Gaur gauean, atzerapen txiki batekin, udaren hasiera ospatuko dugu. Suak prest daude, eta maleta asko ere gertu, oporrak hasi edo etxera itzuli behar baitira, ikasturtea amaitzear dago eta. Gaur, newsletter honek, 199. alearekin batera, agur esaten dizue irailaren 15era arte. Hala ere, www.ehu.eus/campusa helbidean unibertsitateko gaurkotasunaren berri ematen jarraituko dugu. Uda zoriontsua izan dezazuen. 

Eguneko irudi guztiak Photocampusen ikus ditzakezu. 

Nahi al duzu atal honetan zuk udan egindako argazki bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara:  campusa@ehu.eus Hoberenak sari bat jasoko du.