Gure txokoak: Ikaskuntza askotarako tokia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/03/09
Aukeratu dudan txokoa da Biomaterial Polimerikoen Zientzia eta Ingeniaritzako Ikerketa taldearen (ZBIO) polimeroen karakterizazio laborategia; Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren solairuan dago, eta bertan nire tesia egin nuen.
Tesiaren garai hartan oso toki garrantzitsua izan zen niretzat, duela urte batzuk dagoeneko. Hor asko ikasten da, ez bakarrik ezagutza zientifikoei buruz, baita giza harremanei buruz ere, eta zorioneko uneek eta jokaldi makurrek eragindako sentimenduez. Momentu on horietan, jauzi egiten dugu pozez beterik, artikulu bat onartu digutelako edo proiektu bat eman digutelako, eta txarretan, aldiz, norbaitek negar egiten du, egindako ahalegin handiak ez duelako saririk jaso.
Orain, ikertzaile eta tesi zuzendari gisa, doktoregaiei laguntzen diet , txoko horretan, pozak eta txikiagotu nahi ditugun tristurak ematen dizkigun bizitzaren gurpil horri ekiten dioten gazteei.
Leku hau aukeratu du Ester Zuzak, Meatzaritza eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko irakasleak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariordeak. Bera da aurreko testuaren egilea ere.
Nola iritsi: 43°15'42.3"N 2°56'58.8"W
