-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Gales-eko ordezkaritza bat Gipuzkoako Campusean bisitari
Noiz eta non
2018/10/08, 15:30 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Astelehenean, urriak 8, 15:30etan hasita, Gales-eko ordezkaritza batek bisitatuko du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko DREAM Donostia Research on Education and Multilingualism ikertaldearekin bilera bat egiteko asmoz. Ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu nahi ditu ikertaldeak hezkuntza testuinguruetako eleaniztasunaren inguruan egin dituen ikerketak.
Ordezkaritzako kideekin batera Iwan Gruffydd BBCko kazetaria egongo da, bisitari buruzko erreportajea egiteko. Ordezkaritzak HABE ere bisitatuko du, helduen euskarazko ikaskuntzari buruzko informazioa jasotzeko.
Honako hauek dira ordezkaritzako kideak:
- Efa Gruffudd Jones (Chief Executive) eta Helen Prosser (Director for Pedagogy). Galesera edo kymruera irakasteko zentro nazionala (Canolfan Genedlaethol Dysgu Cymraeg/ National Centre for Learning Welsh)
- Dyfan Evans (Responsible for funding Welsh for Adults) eta Catrin Redknap (Research Unit). Gales-eko gobernua (Llywodraeth Cymru/ Welsh Government).
- Rhain Jones (Member of Management Team). Galeseko unibertsitate nazionala (Coleg Cymraeg Cenedlaethol/ Welsh National University).
- Huw Jones (Chair of Board of Directors). Nant Gwrtheyrn egoitza (Canolfan Iaith Nant Gwrtheyrn/ Nant Gwrtheyrn Residential Centre).
- Meirion Prys Jones. Tywysydd