Unibertsitate Inklusiboa Kartel Lehiaketaren VII. edizioaren sari-banaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/02/11, 10:00
Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren asteazkenean, otsailaren 11n, 10:00etan, Unibertsitate Inklusiboa Kartel Lehiaketaren VII. edizioko sari-banaketa egingo da. Ekitaldia laburra izango da, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko sarrerako atarian egingo da, lehiaketara aurkeztutako 25 lanen hautaketa biltzen duen erakusketaren baitan.
Sariak Asier Blas Ikasleen eta Konpromiso Sozialaren errektoreordeak banatuko ditu. Ekitaldian bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzten pertsonak ere izango dira, eta lehen sariaren egileak modu telematikoan parte hartuko du, atzerrian dagoelako.