Unibertsitatera oinez
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/24
NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2021eko maiatzaren 21ean. NORK: Iñaki Salazar. Gasteizko Medikuntzako irakaskuntza unitatea.
Oinez noa, eguneko lehen izpiak gozatuz, ingurumena babestuz, ariketa eginez, eskolara aita-amekin doazen ume txikien negarren bat entzunez, ikasle taldeak azterketaren baten aurretik errepasatzen ikusiz, belar moztu eta ureztatu berriaren usaina hartuz, jendeari begiratuz eta oinez joateaz gozatzen jarraituz.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
