euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Unidibertsitate eguna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/06, 11:00

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 6, 11:00etan, Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoa, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UniDibertsitate Eguna’ ospatuko du. Egun horretan, unibertsitate-komunitateak sexu eta genero aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa modu berezian erakusten du.

Ekitaldian Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle Uxue Diez Guiral eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle Aitor Zurimendi Isla omenduko dira. Era berean, Empar Pineda Saria eta UniDibertsitatea Film Laburren Lehiaketako Saria banatuko dria, eta pelikula irabazleak proiektutuko dira. Eta Ed Rojas-en gutuna irakurketa egingo da, Red Universitaria por la Diversidad-en EHUko ordezkaria Julen Zabala Alonsoren eskutik.

Empar Pineda Sariaren V. edizioak Markel Laskurain Arrese-igor saritu du "Feminitatearen berreraikuntza eta modulazioa: marika identitateetara hurbiltzeko bi gorputz-ibilbide" lanagatik, eta Jon Ander Careaga Maerovich "Relaciones romántico-afectivas y violencias lgtibq+fóbicas en jóvenes del País Vasco" lanagatik.

EGITARAUA

Ongi etorria Gipuzkoako Campuseko Zuzenbide Fakultatera Alberto Emparanza Sobejano ikastegiko dekanoaren partetik.

Irekiera eta omenduen aurkezpena Margaret Louise Bullen Berdintasunerako zuzendariaren eskutik:

  • Uxue Diez Guiral
  • Aitor Zurimendi Isla

Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatutako LGTBI sarien banaketa:

  • Empar Pineda saria.
  • UniDibertsitatea film laburren lehiaketako saria banaketa.
  • Film labur irabazleen proiekzioa. Parte hartu duten gainerako film laburrak ekitaldiko programazioan denbora izanez gero proiektatuko dira, Berdintasunerako Zuzendaritzak horrela erabakita.

Ed Rojas-en gutuna irakurketa, Red Universitaria por la Diversidad-en EHUko ordezkaria Julen Zabala Alonsoren eskutik.

Itxiera Marian Iriarte Ormazabal, EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordearen eskutik.

Emanaldi kulturala: Bertso saioa

  • Oihana Arana Cardenal
  • Maider Arregi Markuleta
  • Gai-jartzailea: Amaia Agirre Arrastoa

Ekitaldia streaming bidez eskainiko da.