-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
V. Gladys Saria emateko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/09/26, 11:30
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, irailaren 26a, 11:30ean (11:15ean argazkia atarian), EHUko Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan, Donostian, PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak V. Gladys Saria emateko ekitaldia antolatu dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, aurtengo Gladys sariduna Usue Mori Carrascal izango da, eta egun horretan jasoko du saria.
Epaimahaiak Moriren ibilbide sendoa eta, batez ere, adimen artifiziala gizartearen onurarako aplikatzeko eta ezagutza transferitzeko egindako lana nabarmendu ditu.
Ekitaldian parte hartuko dutenak:
- Usue Mori Carrascal, Gladys Sariaren sariduna
- Nerea Isasi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendaria
- Naiara Aginako, EHUko Informatika Fakultateko dekanordea
- Lorea Arakistain, PUNTUEUSeko marketin eta komunikazio zuzendaria
- Elena Lazkano, epaimahaikidea
Aurkezlea: Olatz Arbelaitz, EHUko Informatika Fakultateko doktorea eta Berdintasun Batzordeko kidea.
Argazkia: ekitaldiaren aurretik talde-argazkia aterako da saridunarekin eta gainerako ordezkariekin: Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria; Iker Usabiaga, Danobatgroupeko gestio sozialeko zuzendaria; Nerea Enbeita, Euskaltel Fundazioko zuzendaria; Maggie Bullen, EHUko Berdintasunerako zuzendaria.
*Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da ondoko estekan: https://ehutb.ehu.eus/1katea