-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
Victor Urrutia Aitorpenen III. Edizioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/16, 18:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren abenduaren 16an, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan, Victor Urrutia Aitorpenen III. Edizioa egingo da, Bizkaiko trantsizio demokratikoan funtsezko pertsonak eta erakundeak aitortzeko helburuarekin. Aurten zehazki aitortuko dira emakumeek gidatutako ekimenak: aitzindariak, horiek gabe gaur egun ez baikara izango garen gizartea.
Hogei emakume dira, arlo askotakoak: borroka feministak, unibertsitatea (batzuk EHUkoak dira), euskara, politika... Xedea borroka eta konpromiso horiei guztiei aurpegia, garrantzia, jartzea da. Denak egongo dira ekitaldian, baina une horretara arte ez dira haien izenak jakinaraziko. Beste emakume batzuek izendatuta eta proposatuta aukeratu dira denak.
Aitorpenek "Víctor Urrutia" izena dute, unibertsitate publiko honetako katedradun eta hiriko gizarte mugimenduei buruzko ikertzaile nabarmenaren omenez.