Welcome, nazioarteko ikasle!
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/09/15 Noiz arte: 2025/09/17
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Truke programetekoeiongietorria egiteko 2025-2026 ikasturteko lehen ekitaldiak egingo dira EHUn datorren astean. Hiru topaketetan (astelehenean, hilak 15, Donostian, asteartean, hilak 16, Gasteizen, eta asteazkenean, hilak 17, Leioan), guztira, 500 ikasle inguruk hartuko dute parte Batez ere, Europako herrialdeetatik datozen, baina baita urrutiagotik ere; hala nola Uruguai, Costa Rica, Kanada, Kazakhstan, Hego Korea, Singapur edo Japonia. Hala ere, oraindik bigarren lauhilekoan truke ikasle bezala EHUra ikastera etortzeko izena emateko aukera dago. Iaz, esaterako, 1.700 truke ikasle inguru izan ziren gurean ikasturtean zehar. Iaz, esaterako, 1.700 truke ikasle inguru izan zen gurean ikasturtean zehar.
Joxerramon Bengoetxea errektoreak egingo die harrera Euskal Herriko Unibertsitatera ikastera datozen ikasle hauei. Halaber, Cardiffeko Unibertsitateko ordezkaritza batek ere parte hartuko du ekitaldietan. Izan ere, Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoan unibertsitateak jokatzen duen papera ezagutzera dator Cardiffeko Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ordezkari talde hori. EHU hizkuntza-plangintza zehar-lerro izateko lanean ari da, euskararen inguruan ardaztutako eleaniztasun harmonikoa sustatzeko eta interesa daukate EHUn egiten dena bertatik bertara ezagutzeko. Hala, Galesko ikasle eta irakasle talde horrentzat bisita-programa berezi bat prestatu da.
International Welcome Centre sortu berriak antolatu du ongietorri-programa, eta atzerritik datozen irakasleei, ikertzaileei eta ikasleei laguntzea eta UPV/EHUn integratzen erraztea du helburu.
Jardunaldiei buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/ikasle-bisitariak/ekitaldiak/harrera-ospakizuna