Harrera Ospakizuna

Harrera Ospakizuna 2025eko Iraila

UPV/EHU-ko udazkeneko ongietorri ekitaldiak truke ikasleentzat, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak antolatuak.

Gipuzkoako Campusa - Donostia/San Sebastian

Eguna eta Ordua: astelehena, irailak 15, 11.15

Lekua: Carlos Santamaria Zentroa, Auditorioa

Arabako Campusa - Vitoria-Gasteiz

Eguna eta Ordua: asteartea, irailak 16, 11:15

Lekua: Letren Fakultatea, Areto Nagusia

Bizkaiko Campusa - Leioa

Eguna eta Ordua: asteazkena, irailak 17, 11.15

Lekua: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Paraninfoa

Egitaraua

11:15 Talde argazkia

11:45 Agintarien agurra

12:00 Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak ikasleei emandako informazio praktikoa

12:15 ESN elkartea

12:30 Kultur ekintza

13:00 Jatekoa eta edaria

Etorri eta ekarri zuen Buddy-a!!!

Urtero, Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bat antolatzen du nazioarteko truke ikasleei ongietorria emateko gure lurraldea eta unibertsitatea ezagutarazteko. Bideo honek 2025eko irailaren 15an ospatutako ongietorri ekitaldiaren laburpen irudiak erakusten ditu: Joxerramon Bengoetxea (EHUko Errektorea) Donostiako Carlos Santamaria eraikineko harrera ekitaldian, euskal dantza erakustaldia eta talo dastaketa. Nazioarteko ikasleen hitzak ere agertzen dira bideoan:

1. ikaslea: EMIEL VANDERGHINSTE, KU LEUVEN (BELGIKA) - 1025 km

2. ikaslea: DANIELIUS VENSKUNAS, VILNIUS UNIVERSITY (LITUANIA) - 2400 km

3. ikaslea: ALEJANDRO CONTRERAS, Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (MEXICO) - 9000 km

4. ikaslea: DIANA CASTILLO, Universidad de Costa Rica (COSTA RICA) - 8500 km

5. ikaslea: LISA WINKELMANN, OTH REGENSBURG (ALEMANIA) - 1300 km