Farewell celebration
Urtero, Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bat antolatzen du nazioarteko truke ikasleei ongietorria emateko gure lurraldea eta unibertsitatea ezagutarazteko. Bideo honek 2025eko irailaren 15an ospatutako ongietorri ekitaldiaren laburpen irudiak erakusten ditu: Joxerramon Bengoetxea (EHUko Errektorea) Donostiako Carlos Santamaria eraikineko harrera ekitaldian, euskal dantza erakustaldia eta talo dastaketa. Nazioarteko ikasleen hitzak ere agertzen dira bideoan:
1. ikaslea: EMIEL VANDERGHINSTE, KU LEUVEN (BELGIKA) - 1025 km
2. ikaslea: DANIELIUS VENSKUNAS, VILNIUS UNIVERSITY (LITUANIA) - 2400 km
3. ikaslea: ALEJANDRO CONTRERAS, Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (MEXICO) - 9000 km
4. ikaslea: DIANA CASTILLO, Universidad de Costa Rica (COSTA RICA) - 8500 km
5. ikaslea: LISA WINKELMANN, OTH REGENSBURG (ALEMANIA) - 1300 km