-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
Arrisku eta larrialdiei buruzko XII. jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2018/05/29 Noiz arte: 2018/05/31, 09:00 - 13:00
Kokapena
Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 29 eta 30ean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Joxe Mari Korta Zentroan Arrisku eta larrialdiei buruzko gerentzia jardunaldiak garatuko dira. Elkarretaratze honen hamabigarren edizio honi amaiera emateko biktima anitzeko istripu ebakuazio ariketa bat egingo da Ilunben, maiatzaren 31an.
Hizlariek jorratuko dituzten gaien artean nabarmendu behar dira ikuskizun publikoetako autobabeserako planak, suteen aurkako segurtasun diseinuaren praktika onak, aldaketa klimatikoa eta larrialdi berriak, zibersegurtasuna eta ekintzetarako koordinazioa.
Lehenengo egunean, ekitaldien antolakuntzak segurtasun publikoko langileentzat, udaltzainentzat zein antolatzaileentzat eragin ditzakeen arriskuak aztertuko dira. Arrisku horiek auto-babes planen bitartez nola kudeatu eztabaidatuko da. Astearte goizeko bigarren gaia suteen aurkako eraikinen segurtasuna izango da, bereziki solairuen jasoduraren bitartez burututako eraikin-handitzeetan, araudia betetzea zaila izaten baita kasu horietan.
Arratsaldeko saioa aldaketa-klimatikoaren ingurukoa izango da. Berotze globalak muturreko fenomeno-meteorologikoak, osasun arazoak edo migrazioak eragingo ditu, beste ondori askoren artean, eta horiei aurre egiteko emergentzia zerbitzuen aurretiko antolaketa beharrezkoa izango da. Egunari amaiera emango diote larrialdi egoeretan lantaldeak koordinatzearen zailtasunaz arituko diren adituak. Egoera horietan langileen antolakuntza arazo bilakatzen da. Ondorioz, ezinbestekoa izaten da aurrez egindako lana, larrialdi-simulazio ariketak barne. Udaltzaingoko Komisario Buru José Antak kasu horietan “ziurgabetasuna kudeatzen saiatu eta hiritar guztiei erantzun globala emateko prestatzen” direla.
Asteazken goizean arrisku informatikoak aztertuko dira, eta larrialdi bati aurre egiteko oinarri gisa zibersegurtasuna erabiltzea defendatuko da. 9:00etatik 13:00era, ingeniaritza eta zuzenbide arloetako zazpi adituk teknologia berrien segurtasun neurriak eta mehatxuak aztertuko dituzte.
Amaiera: ebakuazio ariketa
Azkenik, jardunaldiei amaiera emateko, biktimen ebakuazio ariketa burutuko da Illumben ostegunean, maiatzaren 31an, 10:00etatik 13:00etara. Biktima ugari izango dituen istripua antzeztuko dute antolatzaileek Erizaintza Elkargoaren, Udaltzaingoaren, Suhiltzaileen eta Easoko ikasleen laguntzarekin. Biktimei istripuaren lekuan bertan laguntza eman ondoren, ebakuazioa antzeztuko da, eta anbulantzian ospitalera garraioa. Ariketan, suteen kontrola eta itzaltzea, behin-behineko ospitale baten ezarpena edo biktimen laguntza psikologikoa ikusi ahalko dira, besteak beste.