-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
XXI. mendeko erronkak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/08/31
NON: Carlos Santamaria Zentroa (Donostia – San Sebastián). NOIZ: 2022ko abuztuaren 31a. NORK: Komunikazio bulegoa.
‘XXI. mendeko erronkak: ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte-desberdintasunak’ lelopean, Espainiako Epidemiologia Elkartearen XL Urteko Bilera egiten ari dira egunotan Donostian. 800 parte-hartzaile baino gehiagok ekarpenak egingo dituzte erronka horiei aurre egiteko.
Inaugurazio ekitaldi instituzionalean izan dira Elena Vanesa Martínez; Elisabete Pereira Ramos, Epidemiologiako Portugalgo Associaçaoko presidentea; Mari Sol Garmendia, Donostiako Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotzia; José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru-diputatua; Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Eneko Goia, Donostiako alkatea eta Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua. Ekitaldia Pere Godoy kongresuko batzorde zientifikoko presidenteak aurkeztu du.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.
