Graduondoko Ikasketak
UNIBERTSITATE MASTERRA ETA DOKTOREGOA
UNIBERTSITATE MASTERRA
"Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak (KISA)" unibertsitate masterra Donostiako Informatika Fakultateak eskaintzen du, modalitate semipresentzialean.
Masterra problema erreal konplexuak ebazteko erabiltzen diren tresna konputazionalen garapenera eta erabilerara bideratuta dago. Problema horiek Adimen Artifiziala, zenbakizko simulazioa edo ordenagailu bidezko grafikoak bezalako eremuetan agertzen dira.
- Masterraren arduraduna: Ignacio Arganda Carreras (dif.kisa@ehu.eus)
Masterrak aukera ematen du metodo konputazionalak erabiliz problemak ebazteko gai diren profilak eskatzen diren enpresetan ibilbide profesional bat hasteko, baita ibilbide akademikoarekin jarraitzeko ere, Ingeniaritza Informatikoa Doktorego Programarako sarbidea emanez.
Aurreko urteetako Master Tesiak ikusteko, joan webgune honetan bertan Ikerketa > Tesiak atalera.
Informazio gehiagorako, ikus fakultateko webgunea eta EHUko webgunea.
--------------------------
DOKTOREGOA
"Ingeniaritza Informatikoa Doktorego" Programaren barruan garatzen diren doktorego tesien xedea da ikerketa ildo hauetarako lagungarri izatea eta horiek indartzea: sistema adimendunak, robotika, errendimendu handiko konputazioa, datu meatzaritza, ikaskuntza automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua, sistema banatuak, nonahiko konputazioa, software ingeniaritza, web semantikoa, arrazoibide automatikoa, erabakiak hartzen laguntzeko sistemak, irakaskuntza/ikaskuntzan laguntzeko ingurune adimendunak, web eta interfaze moldagarrietarako irisgarritasuna.
Adimen artifizialaren arloko gaiak ere lantzen dira: ikaskuntza sakona (Deep Learning), ordenagailu bidezko ikusmena, seinale biomedikoak, tutore adimendunak, konputazioa hodeian, big data eta internet of things (IoT).
- Doktoregoaren arduraduna: Josu Ceberio Uribe (josu.ceberio@ehu.eus)
Aurreko urteetako Doktorego Tesiak ikusteko, joan webgune honetan bertan Ikerketa > Tesiak atalera.
Informazio gehiagorako, ikus Ingeniaritza Informatikoa Doktoregoa EHUko webgunean.