Breadcrumb

presentacion-master-ingenieria-computacional-sistemas-inteligentes

Masterraren gakoak

Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterrak aztergai ditu Europako Batzordeko European Computing Education and Training sare tematikoak gomendatutako informazio zientzia eta teknologiekin lotutako ikerlerroak.

Master honetan espezializatzeko, honako bloke tematiko hauek jorratuko dira: informatikarako matematika aurreratua, sistema adimentsuak, bisualizazioa eta multimedia sistemak, informatika industriala eta aplikazio domeinuak.

Prestakuntza programaren bidez, ikasleak gai izango dira hala nola industriaren, zientziaren, hezkuntzaren, finantzen, merkataritzaren, garraioaren, osasungintzaren eta ingurumenaren esparrua garatzeko eta berritzeko, konputazioari eta sistema adimentsuei dagozkien arazoak identifikatuz eta konponduz.

Masterra modalitate erdipresentzialean ematen da, eta irakasgai gehienak aurrez aurrekoak dira. Masterrak orientazio bikoitza du, praktika profesionalera eta ikerketa jarduerara –doktoregoko ikasketarako aurreko urrats gisa, bereziki– bideratzen du, eta UPV/EHUko Ingeniaritza Informatikoko doktorego programarako sarbide zuzena eskaintzen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa, Birtuala

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Informatika Fakultatea

Campus Virtual

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
CALVO MOLINOS, BORJA

Idazkaritza :
Oihana Imaz

943018564

4razones-master-ingenieria-computacional-sistemas-inteligentes

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • ‘Data analytics’ delako lan merkatu hasiberri eta etorkizun handikorantz ateak zabalduko dizkizun prestakuntza berezia. Kalkulatzen denez, datozen urteetan areagotu egingo dira master honen arloekin lotutako kontratazio beharrak.
  • Lotura estua du Industry 4.0 estrategian jasota dauden zenbait teknologiarekin; estrategia hori Eusko Jaurlaritzaren oinarri industrialetako bat da.
  • Ikerketa-alor aktibo baten parte izango zara, oinarrizko ezaugarriei zein ezaugarri aplikatuei dagokienean. Irakasleek ikerketa-ibilbide zabala dute.’ Aldatu: ‘Ikerketa-alor aktibo baten parte izango zara, oinarrizko alderdiei zein alderdi aplikatuei dagokienean. Irakasleek ikerketa-ibilbide zabala dute bi eremuotan.
  • Master amaierako proiektu-eskaintza zabala eta berritua, enpresa zein ikerketa-taldeen eskutik’. Aldatu: ‘Master amaierako proiektu-eskaintza zabala eta berritua, informatika alorreko enpresa pribatu eta zentro teknologikoen zein ikerketa-taldeen eskutik’.

salidas-master-ingenieria-computacional-sistemas-inteligentes

Irteera profesionalak

  • Ikerkuntza akademikoa.
  • Teknologia zentroetako ikerkuntza.
  • Informatikaren esparruko enpresa pribatuak.
  • 4.0 Industria.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak