HOME

Doktorego Eskoletako Zuzendarien IV. Batzarra

Donostia, 2016ko azaroak 3 eta 4

Irudia
Batzarraren partaideak

Doktorego Eskoletako Zuzendarien Batzarra (CDED) irabazi asmorik gabeko elkartea da, honako helburu hauek dituena:

  • Doktorego eskolen interesekoak diren eztabaida foro bat sortzea.
  • Arlo akademikoko eta gestioaren arloko esperientziak trukatzea.
  • Doktorego eskola desberdinen arteko lankidetza garatzea.
  • Administrazio eta erakunde eskudunei doktorego ikasketekin lotutako proposamenak helaraztea.
  • Izaera eta helburu bereko nazioarteko beste elkarte batzuekin lotura eta harremanak ezartzea.

Elkarteko kideak dira Espainiako unibertsitateetako doktorego eskoletako zuzendariak edo, bestela, doktorego ikasketen erakunde ordezkariak. CDEDko kideek, beren jatorriko unibertsitateek ordezkatzen dituzten printzipio akademiko eta demokratikoei atxikita, doktorego ikasketen kalitatearen etengabeko hobekuntza helburu nagusitzat dutela adierazten dute.

Aurten ere, ohiko batzar orokorra egiteko bilduko gara, baina oraingo honetan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), 2016ko abenduaren 3an eta 4an.

Batzarra UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría eraikinean bilduko da.
Elhuyar plaza, 2 – 20018 Donostia