Espazio komunak
Liburutegia
Gure departamentuan liburutegi bat dago, dibulgazioari buruzko liburu anitzekin. Horiek eskuragarri daude Jose Ignacio Royo irakasleari eskatuz.
Liburutegi-gelaren erreserbak eGelaPi‑ko egutegiaren bidez kudeatzen dira.
Mintegi-gela
Hitzaldiak emateko mintegi-gela bat dugu saileko goiko solairuan (E.P1.22). Bertan arbelak, proiektorea eta web‑kamera daude erabilgarri. Mintegi‑gelaren erreserbak eGelaPi‑ko egutegiaren bidez kudeatzen dira.