Ainara Larrondo Ureta: Aurkezpena

Ainara Larrondo Ureta

Aurkezpena

Ainara Larrondo Ureta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Saileko Unibertsitateko Irakasle Titularra da (profil eleanitza). Kazetaritzan doktorea eta Historia Garaikidean masterra, bere ibilbide akademikoaren hasieratik ikerketa, irakaskuntza eta unibertsitate-kudeaketa uztartu dituen jarduna garatu du, kazetaritzaren eta komunikazio garaikidearen eremuan. Irakasle Oso izateko egiaztatua dago (Unibasq, 2018) eta Katedradun izateko egiaztapena ere badu (ANECA, 2024). Lau ikerketa-seiurteko aitortuta ditu, horietako bat transferentziakoa (CNEAI). Kudeaketa-ardura desberdinak izan ditu, besteak beste Azpiegituretako Dekanorde (2015-2021), eta kalitateari, irakaskuntzari eta antolaketa akademikoari lotutako hainbat batzordetan parte hartu du. UPV/EHUko Kazetaritzako Graduko koordinatzailea izan zen (2021-2025) eta 2019tik Espainiako Kazetaritzaren Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea da. Ibilbide akademikoan erabat sartu aurretik, doktorego-tesia egitea komunikabideetako jarduera profesionalarekin eta irakaskuntza-lanekin uztartu zuen. Lotura hori gaur egun ere mantentzen du sektoreko hedabide eta erakundeekin ohiko lankidetzaren bidez; besteak beste, EITBrekin, Onda Vascarekin eta Euskal Kazetarien Elkargoarekin, kazetaritzaren inguruko transferentzia, dibulgazio eta gogoeta jardueretan parte hartuz.

Irakaskuntza-esperientzia du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, Graduko irakasgaietan, bereziki idazketa kazetaritzari lotutakoetan (Informazio-generoak, Iritzi-generoak, Erreporterismoa, Web edukien sorkuntza eta idazketa) eta beste zenbait arlotan (Ziberkazetaritzaren hastapenak, Deontologia eta kazetari-lanbidea edo Inprimatutako komunikabideen teknologia). Graduondokoan, komunikazio digitalari eta komunikazio-ikerketari lotutako irakasgaiak eman ditu, bere irakaskuntzan ikerketaren aurrerapenak eta kazetaritzaren lan-ingurunearen eraldaketak txertatuz.

Zazpi Hezkuntza Berrikuntzako Proiektutan eta IKD3 ekimenetan parte hartu du, horietako hirutan koordinatzaile gisa, eta gaur egun nazioarteko ekimenetan dihardu, besteak beste ENLIGHT aliantzaren barruko proiektuetan, Galwayko eta Bratislavako unibertsitateekin lankidetzan. Docentiaz programan Bikain eta Oso Bikain kalifikazioak lortu ditu, bost doktore-tesi zuzendu ditu eta gradu amaierako zein master amaierako lan ugariren tutore izan da. Erasmus programako irakasle gonbidatua izan da Milango Università Cattolica del Sacro Cuore (Italia, 2018), Udineko Unibertsitatea (Italia, 2018), Groningeneko Hanze University of Applied Sciences (Herbehereak, 2017) eta Universidade da Beira Interior (Portugal, 2013) unibertsitateetan.

Glasgowko Unibertsitatean (Eskozia, 2012) ikertzaile doktoreondokoa izan zen, eta geroztik ikerketa-talde desberdinak koordinatu ditu deialdi lehiakorren esparruan. 2015etik Gureiker ikerketa-taldeko Ikertzaile Nagusia da (GIC, Euskal Unibertsitate Sistemako Talde Finkatua, Eusko Jaurlaritzak finantzatua). Halaber, hogei ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, Europako, estatuko eta autonomia-mailako deialdi lehiakorretan.

Bere ikerketa-jarduna hedabideetako berrikuntza digitala, kazetaritzaren eraldaketa eta komunikazioaren bilakaera teknologia-inguruneetan aztertzen dituzten ildo finkatuetan garatu da, eta, osagarri gisa, aktibismo digitala eta genero-ikuspegiko komunikazioa ere landu ditu. Kazetaritzaren eta komunikazioaren arloan bi ehun ekarpen baino gehiagoko ekoizpen zientifikoa du, liburu, kapitulu, JCR-SSCI eta SJR-Scopus bezalako indizeetan jasotako artikulu, dibulgazio-lan, nazio eta nazioarteko kongresuetako ekarpen, gonbidatutako hitzaldi eta material didaktikoen bidez.

Hainbat batzorde zientifikotan parte hartu du, nazioarteko ekitaldi akademikoen antolaketan esperientzia du eta Anàlisi, Asociación Española de Investigación en Comunicación elkartearen aldizkaria eta ZER bezalako aldizkarien batzorde editorialean parte hartzen du, besteak beste. Halaber, sistemaren testuinguru desberdinetan ebaluazio zientifiko eta akademikoko lanak egiten ditu.

Ikerketa lerroak

  • Komunikazio digitala eta berrikuntza; narratibak eta kazetaritza-generoak; komunikabideak, genero-ikuspegia eta feminismoa; komunikazio politikoa, publikoa eta korporatiboa; kazetaritzaren historia.

Argitalpen aipagarrienak (azken 8 urteak)

 

Ikerketa proiektu aipagarrienak (azken 5 urteak)

  • Automated counter narratives against misinformation and hate speech for journalists and social media (Ikertzaile Nagusia, Simón Peña-Fernández), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, 2022-2024.
  • Tools for the analysis of parliamentary discourses: polarization, subjectivity and affectivity in the post-truth era (Ikertzaile Nagusiak, Simón Peña-Fernández eta Rodrigo Agerri-Gascón), UPV/EHU, 2020-2021. 
  • Foresight- Future Oriented Education for Students Incorporating GSC in High-paced Times, 2018-2021, Europako Batzordea (2018-1-TR01-KA203-058835) 
  • Noticias, redes y usuarios en el sistema híbrido de medios, 2019-2021, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak
  • Hacia un periodismo inclusivo: convergencia y rol del periodismo español en el escenario de la comunicación global de excelencia (ref.: CSO2016-81882-REDT), 2017-2019, Programa estatal de fomento de la excelencia en la investigación científica y técnica (Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioa).
  • Audiencias activas y viralización y transformación de los mensajes periodísticos, 2016-2018, Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioa
  • Audiencia activas y periodismo. Análisis de la calidad y regulación de los contenidos elaborados por los usuarios, 2013-2015, Ministerio de Economía y Competitividad
  • Gureiker (IT1112), 2016-2021, Grupo de Investigación Consolidado de tipo A del Gobierno Vasco
  • Tools for the analysis of parliamentary discourses: polarization, subjectivity and affectivity in the post-truth era, 2020-2021, UPV/EHU (Garapenerako Unibertsitate Lankidetza Proiektuak)
  • Perfiles digitales de los periodistas vascos y diálogo con las audiencias, 2018-2020, UPV/EHU - Euskadiko Kazetarien Elkargoa (Unibertsitatea-Gizartea proiektuak) 
  • Herramientas audiovisuales para el empoderamiento de comunidades desfavorecidas en la implementación de los objetivos de desarrollo sostenible, 2016-2017, UPV/EHU (UPV/EHUko garapen iraunkorrerako proiektuak.)

Beste jarduera eta aitortza batzuk

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Azpiegituren Dekanordea 2015-mar. 2021)
  • Kazetaritza II Saileko Idazkari Akademikoa (2013-2015)
  • Kazetaritza Graduko koordinatzailea (2021-)
  • Batzorde Zientifikoetako eta antolatzaileetako kidea (Ciberpebi Nazioarteko Kongresua, Espainiako Kazetaritza Elkartearen Nazioarteko Kongresua -SEP, EMAKOM Jardunaldiak, eta abar).
  • Komunikazio arloko aldizkari zientifikoen erredakzio-batzordeko kidea (Mediatika, Anàlisi, ZER, RAE-IC).
  • Espainiako Kazetaritza Elkarteko Batzordeko kidea (SEP) (2019-).

Ikerketa taldea

  • Gureiker (IT-1496). Ikertzaile Nagusia. Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikerketa-Talde kontsolidatua (A)
  • Ikerketa-ildoak:
    • Sareko komunikabideak, komunikazio digitala eta berrikuntzako joerak
    • Kazetaritza eta Adimen Artifiziala
    • Generoak, kontaketa digitalak, transmedia eta beste narratiba berriak 
    • Sare sozialen erabilera kazetaritzan eta komunikazio korporatiboan, aktibismo digitala
    • Alfabetatze digitala
    • Komunikazioa eta kazetaritzaren irakaskuntza, profil profesionalak

Harremanetarako