Presentación

Aurkezpena

EHUko Kazetaritza Saila Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago eta informazioaren munduari lotutako hainbat irakasgai ematen ditu honako titulu hauetan: Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate eta Harreman Publikoak. Horrez gain, Sailak antolakuntzako kide gisa parte hartu du "Ikerkuntza Gizarte Komunikazioan" eta "Multimedia Komunikazioa" masterren antolakuntzan, azkenekoan EITBrekin batera.
Saila hogei bat irakaslek, hainbat ikerketa-bekadunek eta administrazio-idazkari batek osatzen dute. Irakaskuntza emateaz gainera, ikerkuntza sustatzen du informazioaren eta komunikazioaren arloan.