Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Albisteak

Archivo Diocesano Docencia

Irakaskuntza-berrikuntza Historia Ekonomikoa ikasgaian

Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboarekin elkarlanean burututako praktika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/08

OInarrizko iturrien erabilpena izan da Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak saileko Elena Catalán irakasleak erabili duen ardatza ikasleak ezagutza historikoaren eraikuntzara hurbiltzeko. Horretarako, joan den 2016ko otsailaren 4an, Cristina Castillok, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboko fondoen arduradunak, lehen mailako 16 eta 17 taldeentzako praktika baten diseinuan eta garapenean lagundu du. Bertan, ikerketarako agiritegi historikoek duten ezinbesteko garrantzia azaleratu da.

Kasu honetan, jarduera hau industria aurreko ekonomietako aldagai demografikoen bilakaeraren ingurukoa izan da, Bizkaiko kasua eredutzat hartuta. Gelan bataio, ezkontza zein heriotza agirien(XVI.-XIX. mendeak), eliz-batzordeen formularioen, agiri bitxien, heriotzaren zergatien izendegien eta sailkapenen irudietatik ikasgaian planteaturiko praktika egiteko oinarrizko informazioa eskuratu zuten ikasleek.

Elkarlanean eginiko jarduera hau CO:OP: The creative archives´and users´network europar proiektuaren  WP4: Creative-Pedagogical approaches to open archives atalaren barruan burutu da. Ikasleen artean izandako harrera ona ikusirik hurrengo urteetan errepikatzeko aukera izatea espero dugu.

Doctorado en Integración Económica

Máster Propio Tributación y Asesoría Fiscal