Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Albisteak

IKD jendartea

Elena Catalán eta Igor Etxabe IKD-Jendartea ekitaldian

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/18

Joan den azaroaren 6an, Leioan, EHUko SAE-HELAZek antolaturiko IKD 2015 ekitaldia burutu zen. Aurtengo helburu nagusia, gure Unibertsitatean burututako Hezkuntza Berrikuntza Proiektuen bitartez ezarritako berrikuntza esperientziak zabaltzea izan da.

Ekitaldian zehar eta gaikako mahai inguruetan, eta posterrak baliatuz, 2012-1014 eta 2013-2015 deialdietan parte hartu duten hezkuntza berrikuntza taldeen esperientziak aurkeztu ziren.

Gure saileko irakasleak diren Elena Catalanek eta Igor Etxabek  "Desarrollo y evaluación de las 
competencias transversales a través del aprendizaje activo de la Historia Económica" izenburuko posterra aurkeztu zuten.

Halaber, Elena Catalanek, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleak diren Gloria Apariciorekin eta Maite Ruizekin batera,  bigarren poster bat aurkeztu zuen hurrengo izenburupean "Luces y sombras en la 
coordinación de las CT de las Titulaciones en los Centros
Universitarios: la experiencia de la Facultad de Ciencias Económicas y
Empresariales".

 

Doctorado en Integración Económica

Máster Propio Tributación y Asesoría Fiscal