Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila

Albisteak

XabierLamikiz gutunak euskaraz

Xabier Lamikiz irakaslearen hitzaldia eta irrati-elkarrizketak

Euskaraz idatzitako 50 eskutitz aurkitu ditu XVIII. mendeko ipar-euskal herriko ontzi kortsario baten dokumentazioaren artean

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/20

XVIII. mendeko Atlantikoko merkataritzari buruzko bere tesia egiten ari zelarik, Xabier Lamikiz irakasleak Erresuma Batuko National Archives agiritegira jo zuen informazio bila. Han britaniar gerraontziek harrapatutako ontzien dokumentazioa aztertzen ari zirela, Baionatik Louisbourgera (Nova Scotia, Kanada) zihoan Le Dauphin ontzi kortsarioarekin topo egin zuen. Ontzi honen agirien artean Kanadan lanean ari ziren lapurtar arrantzaleei beren senideek bidalitako euskara hutsezko berrogeitamar gutun zeuden.
Aurkikuntza hau dela eta Xabier Lamikizek, Xarles Videgainekin batera, hitzaldi bat eman zuen San Telmo museoan joan den apirilaren 22an (ekitaldiaren informazioa hemen).


Horrekin batera bi elkarrizketa ere egin dizkiote irratian:


Euskadi Irratia
Radio Euskadi

Doctorado en Integración Económica

Máster Propio Tributación y Asesoría Fiscal