Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica
Albisteak
Xabier Lamikiz Estatu Batuetako Salem hirian hizlari
Gatzatutako bakailoa zilarraren truke: Yankiak, Euskaldunak eta Ipar-Kostaldeko merkataritza ahaztua
Lehenengo argitaratze data: 2019/03/12
Joan den apirilaren 7an, gure saileko irakaslea den Xabier Lamikizek mahai-inguru baten parte hartu zuen Salem hirian (Massachusetts, AEB), beste bi historialarekin batera (David Hancock, University of Michigan-Ann Arbor, eta Karen Alexander, University of New Hampshire) hurrengo izenburupean: Salt Cod for Silver: Yankees, Basques, and the North Shore's Forgotten Trade
Bertan, hirurok, Ingalaterra Berriko eta Bilboko portuen artean ia berrehun urtez (c1630-c1820) izandako merkataritzaren historia harrigarriaz eta horrek eragindako ondorioetaz aritu ziren.
Ekitaldia Salemeko Maritime National Historic Site-n burutu zen Historic Beverly-k, Marblehead Museum-ek eta Salem State University-k antolatuta.