Bigarren SPERTUS Batzarra

Energia Trantsizio eta Industria-lehiakortasunaren Mintegi Iraunkorra

 

Gaur egungo ekonomia deskarbonizatu berri baterako trantsizioaren testuinguruan, aurrerapen eta garapen teknologiko azkarrek eragin duten berrikuntza teknologikoaren tasa, hots, gizartearen modernizazio-indizea, kuota oso altutara heldu da. Beste edozein eremu zientifikorena baino altuagoa, alegia. Aldi berean, testuinguru ekonomiko berri honetara zuzendutako bideak zenbait eskualderen desindustrializazio eta zaharkitze ekonomikoaren arriskua ekar dezake. Horiek energia-trantsizioak eskatzen duen industria garaiz berritzen ez baldin badute behintzat.

SPERTUS Energia Trantsizio eta Industrialeko Mintegi Iraunkorra da. Lehenengo bilera 2021eko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egin zen, Santiagoko Unibertsitatean, Xunta Gallegak eta Unibertsitateak berak antolatuta. Haren helburua munduko energia-agertokiari eta horrek Espainiako eta Europako industria- eta ekonomia-egituran dituen ondorioei buruz hausnarketa estrategikorako think tank bat eratzea izan zen. Horrela, energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren kultura sustatzea eta baita unibertsitate zein ekoizpen-sektoreko profesionalen prestakuntza bultzatzea ere posible izango litzateke. Betiere, bide horretan administrazioak lagun hartuta.

SPERTUS energia-sektorean izen handia duten zientzialari eta teknologoek osatzen dute eta, gaur egungo munduaren erronka handienetako baten aurrean, hau da, energia-trantsizioaren aurrean, ezagutza estrategikoko hub bat izatea du xede. Unibertsitatean eta teknologia eta ikerketa zentroetan egiten den gaitasunen detekzioaren eta industria-munduko benetako beharren arteko topagunea izango da. Ekarpen garrantzitsua egin nahi du energia ekoitzi eta biltegiratzeko teknologia eta azpiegituren arloan. Horrela, enpresa-sareak arlo horretan eta, bereziki, mugikortasunaren sektoreari dagokionez, hidrogeno berdean eta ibilgailu elektrikoan dituen beharrak betetzen direlarik. Horiek guztiak ekonomia berde berri honetan funtsezko teknologiak dira, energia-trantsizioaren prozesuak eragingo dien sektoreen biziraupena eta eguneratzea errazten baitute. Halaber, beste alderdi garrantzitsu batzuk ere aztertuko dira, hala nola, trantsizio prozesu honetako alderdi ekonomiko eta juridiko-administratiboak.

Bigarren SPERTUS bilera Bilbon izan da, 2022ko maiatzaren 9an, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE) antolatuta.

BIZKAIA ARETOA UPV/EHU Abandoibarra etorbidea, 3 48009 Bilbo
Tel.: +34 94 601 81 00; Fax: +34 94 601 81 10;  e-mail: bizkaia-aretoa@ehu.eus

 

PROGRAMA  (pdf, 1600 Kb)

Irudia

Antolatzaileak: