XSLaren edukia

Egitura Organikoak Zehaztea

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Mintegia69
Gelako p.3451

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan Ikasleak konposatu organikoen zehaztapenerako metodo espektrometrikoak ikasiko ditu. Izan ere, irakasgaian honako gaitasun hauek landuko ditu:



M03CM11: Kimikarekin eta antzeko zientziekin erlazionatutako prozesuak eta fenomenoak era ulerkorrean, ahoz eta idatziz, azaltzeko ahalmena, euskaraz edota gastelainaz eta ingelesez.



M03CM13: Problema kimiko desberdinak konpontzeko, sintesi-prozesuak eta bestelako esperimentuak diseinatzeko eta burutzeko gaitasuna baita teknika instrumentalak erabiltzeko ere.



M03CM15: Informazio eta datu kimikoak ebaluatzeko, analizatzeko, sintetizatzeko eta aurkezteko ahalmena.



M03CM17: Konposatu organikoen egiturak zehazteko baliabideak ezagutzea, erabiltzea eta lortutako emaitzak modu egokiro interpretatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Erresonantzia magnetiko nuklearra. 1H, 13C eta beste nukleo batzuk. Instrumentazioa. Lerrakuntza kimikoa. Akoplamendua. EMN espektroak interpretatzeko teknikak. EMN esperimentu bidimentsionalak.



2. Masa espektrometria. Espektroa erregistratzea. Nitrogenoaren araua. Bereizmena. Formula molekularrak zehaztea. Zatiketa erreakzio nagusiak.



3. IR Espektrofotometria. Funtzio taldeen eta IG absortzio banden arteko erlazioa.



4. UV-Vis Espektrofotometria. Transitzio elektronikoak. Kromoforoak eta uxokromoak. Konjokazioa.



5. Molekula Organikoak zehaztea ikasitako teknika espektroskopiko guztiez baliatuz.





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan eskola magistralak, ariketa eskolak eta mintegiak erabiliko dira gaitasunak lantzeko: Erabiliko diren metodologiak honako hauek dira:

• ESKOLA MAGISTRALETAN

Metodo espektroskopikoen oinarriak, metodo horiek ematen dizkiguten datuak eta datu horiek egitura-determinaziorako erabili ahal izateko gakoak izango dira eskola hauen ikasgaia. Irakasleak metodorik egokienak erabiliko ditu ikasleengana informazioa helarazteko eta eskolak dinamizatzeko. Hainbat metodologia erabiliko dira (puzzle teknika, gela iraulia, socrative testak, azalpen klaseak…). Ikasleak egelan izango du eskuragarri eskola hauetan erabiliko den materiala edo nola eskuratu (pdfak, bideoak, estekak…)



• ARIKETA ESKOLAK

GA orduen kopurua oso altua da irakasgai honetan. Lehen aipatu dugun moduan teknika espektroskopikoek eman ahal diguten informazioa ustiatzeko kimikariaren giza adimena trebatu beharra dago eta hori lortzeko prozedurarik eraginkorrena errealitatezko kasuetan oinarritutako ariketak ebaztea da. Ariketak lantzeko orduan metodologiak desberdinak erabiliko dira:

1. Ariketak aldez aurretik proposatuko dira, ikasleak etxean egin beharko ditu eta klasean zuzenduko dira zalantzak argitzeko asmoz.

2. Ariketak klasean proposatu eta egingo dira bikoteka edo taldeka. Gelan egiteak irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle feedback aprobetxatzeko aukera emango du. Taldeari sortutako zalantzak guztion artean eta irakaslearen laguntzarekin argituko dira.

3. Ikasleek banaka egingo dute klasean proposatutako ariketaren bat aurrerapen pertsonala ikusteko.



Arlo guztietan eta bereziki egitura organikoen zehaztapenean praktika ezinbestekoa da emaitzak lortzeko, beraz, teoria eta lana egunean izatea ezinbestekoa izango da gaitasunak eskuratzeko.



MINTEGIAK

1. Ikasleak aldez aurretik prestatu beharko du gai jakin bat (adibidez, infragorrien bibrazio bandak, 1H EMN-ko multipleteen zuhaitz diagramen analisia …) eta mintegian gai horietan oinarritutako problema praktikoa(k) ebatziko d(it)u. Oro har, banaka egingo dira problema hauek eta irakasle-ikasle feedback pertsonala izango da.

2. Lauhileko amaieran ikasleek bikoteka molekula konplexu baten egitura zehaztu beharko dute irakasleak emandako datuak erabiliz. Mintegietan, molekularen egitura-determinazioa burutzeko jarraitutako estrategia, molekularen egitura eta seinaleen esleipena azalduko diete ikaskideei. Gainera irakasleak eta ikaskideek proposatutako galderak erantzun beharko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA:



EBALUAZIO JARRAITUA



Azken emaitza kalkulatzeko honako atal hauek kontuan hartuko dira:



1. Idatzizko azterketa: teoriari buruzko galderak eta ariketak izango ditu. Azken notaren ehunekoa: %70. Gutxieneko nota: 4.



2. Banakako lana: Kurtsoan zehar egindako ariketak eta galdetegiak. Azken notaren ehunekoa: %20. Gutxieneko nota: 4.



3. Talde-lana: Kurtsoan zehar taldeka egindako ariketak edota lanak. Azken notaren ehunekoa: %10. Gutxieneko nota: 4.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan

parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko

egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari

eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko

irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute

eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



AZKEN EBALUAZIOA



Idatzizko azterketa: teoriari buruzko galderak eta ariketak izango ditu. Azken notaren ehunekoa: %100. Gutxieneko nota: 5.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Modalitate ez-presentziala egin behar izatekotan ikasleak beharko du ordenagailua eta interneterako konexioa klaseak jarraitzeko eta azterketa egiteko. Ariketak eskaneatzeko edo argazkiak ateratzeko tresna bat (mugikorra, tablet, ordenagailua...) ere beharrezkoa izango da.
Azkenik, ezinbestekoa izan ez arren inprimagailua komenigarria izan daiteke espektroak paperean aztertzea errazagoa baita.


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HESSE, M.; MEYER, V; ZEEH, B. Métodos espectroscópicos en Química Orgánica, 2ª ed. revisada, Síntesis, Madrid, 2005.



PRETSCH, E.; BÜHLMANN, P.; AFFOLTER, C.; HERRERA, A.; MARTÍNEZ, R. Determinación estructural de compuestos orgánicos. Tablas, Masson, Barcelona, 2005

Gehiago sakontzeko bibliografia

WILLIAMS, D. W.; FLEMING, I. Spectroscopic Methods in Organic Chemistry¿, 6ª ed., McGraw-Hill, Londres, 2007.

FIELD, L.D.; STERNHELL; S., KALMAN, J. R., "Organic Structures from Spectra", 3ª Edición. Wiley, New York, 2002.

SILVERSTEIN, R. M.; WEBSTER, F.X.; KIEMLE, D. Spectrometric identification of organic compunds, 7ª ed., Wiley & Sons, Nueva York, 2005

P. Young, Practical Spectroscopy: The Rapid Interpretation of Spectra Data, 1st Edition, Brooks/Cole, 2000.

Aldizkariak

The Journal of Chemical Education: http://jchemed.chem.wisc.edu/
Journal of Magnetic Resonance: http://www.sciencedirect.com/science/journal/10907807
The Journal of Organic Chemistry: http://pubs.acs.org/journal/joceah
Organic Letters: http://pubs.acs.org/journal/orlef7
European Journal of Organic Chemistry: http://www3.interscience.wiley.com/journal/27380/home
Tetrahedron: http://www.sciencedirect.com/science/journal/00404020
Organic and Biomolecular Chemistry: http://www.rsc.org/Publishing/Journals/Ob/Index.asp

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRASATE GIL, SONIA
  • AURRECOECHEA FERNANDEZ, JOSE MIGUEL
  • SAN MARTIN FACES, RAUL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

10:30-11:30

12:00-13:00

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

13:00-14:00

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

13:00-14:00

1-15

08:30-09:30

11-15

10:30-11:30

12:00-13:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-13:00

1-9

08:30-09:30

1-10

10:30-11:30

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-14

10:30-11:30

15-15

08:30-09:30

12:00-13:00

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-11:30

2-14

12:00-13:00

10:30-11:30

3-3

10:30-11:30

4-6

10:30-11:30

10-14

08:30-09:30

11-15

10:30-11:30

15-15

10:30-11:30