Inmaculada Larragán Abad andreari omenaldia
Lehenengo argitaratze data: 2013/04/10
2013ko apirilaren 10ean, asteazkena, Inmaculada Larragán Abad andreari omenaldia egin genion, berrogei urte eman baititu sail honetako idazkari lanetan.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Medikuntza Fakultateko dekano Agustín Martínez Ibargüen irakasle jauna, Basurtuko Irakaskuntza Guneko koordinatzaile Javier Aristegui Fernández irakasle jauna, Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateen Saileko zuzendari Isabel López-Abadía Rodrigo irakasle andrea eta Medikuntza Saileko irakasle ugari, baita Medikuntza Fakultateko Administrazio eta Zerbitzuetako langile asko ere, Leioa zein Basurtukoak.
Felipe Miguel de la Villa irakasleak hartu zuen hitza, sailean urte gehien daramatzan katedraduna den aldetik, eta Inmaculada Larragánen dohain handiak nabarmendu zituen.
Beatriz Esparza Echevarría irakasleak, berriz, hitz hunkigarriak eskaini zizkion saileko kide guztien izenean.
Ricardo Franco Vicario irakasleak, ostera, Inmaculadaren ibilbidea goratu zuen diskurtso hunkigarriarekin.
Egunaren oroigarri gisa, opari bat jaso zuen, baita saileko ia kide guztiek sinatutako postal kutun bat ere; bertan, lankideek berarekiko dituzten sentimenduak adierazi zizkioten.
Carlos Gardelen Volver tangoaren letrak dioen moduan, hogei urte ez da ezer, baina berrogei urtez ilusioarekin eta alaitasunarekin lan egitea, gure idazkari Inmaculadak egin duen moduan, erabakigarria izan da Medikuntza Sailaren lorpenetarako.