Eduki publikatzailea

Irakasle Erretiratuei omenaldia

Lehenengo argitaratze data: 2013/03/15

2013ko martxoaren 15ean, ostiralean, omenaldia egin zitzaien 14 lankideri, zeinek, gure sailean urte askoan lan egin ondoren, aurrerantzean denbora gura duten gauzetan emateko askatasuna eskuratu duten.  Hauexek dira: Aguirre Errasti Ciraco, Alonso Alonso Juan José, Aramburu Albizuri Jose Miguel, Barrenetxea Benguria José Ignacio, Basterra Romo Gabriel, Beltrán de Heredia Oyarzabal Jose María, Cuadrado Del Barrio Emilio, Duque de las Heras Carmen, Fernández Obregón Juan Carlos, García Campos Francisco, Ituarte Arízaga Juan, Lampreabe Gaztelu Ildefonso, Marín González Julián eta Vidaur Otegui Fernando.

Ekitaldian parte hartu zuten saileko zuzendariak eta idazkariak , sail ataletako  koordinatzaileek, katedradunek eta irakaskuntzan egindako bide luze horretan omenduen lankide izan diren hainbat irakaslek.

Zuzendariak, Beatriz Esparza irakasleak, berba maitetsuak esan zizkien guztien izenean, sailean egindako lan bikaina eskertzeko.

Egun horren oroigarri, omenduei José Antonio Aróstegui mediku eta pintoreak egindako oparitxo bat eman zitzaien.

Ekitaldia amaitzeko, Carlos Hinojal irakasleak armonika kontzertua eman zuen, Mozarten doinuak eta Espainiako kantutegiko zenbait pieza eskainiz.