Imagen para inicio
Gaurkotasuna
- Luis Bujanda Fernandez de Piérola, Guillermo Ruiz Irastorza eta Fernando Pérez Ruiz irakasleak zientziaren munduan eragin handiena duten 150 ikertzaileen artean daude, Stanford 2022ko Unibertsitatearen sailkapenaren arabera, zeinak argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2 hautatzen baitu
- Fernando Pérez Ruiz jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Erreumatologiako Osasun Zerbitzuko buru izendatu dute, lehiaketa bidez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIan
- Lander Hijona Muruamendiaraz irakasleak, Medikuntza graduko Patologia eta Klinika Medikoa I irakasgaia Arabako irakasgunean eta Fisiologia irakasgaia Farmazia fakultateko Farmazia eta Elikadura graduetan irakasten dituen irakasleak Arabako ESIko zuzendari mediko berria da 2022ko maiatzaren 30etik aurrera
- Matxus Perugorriak Gibela Aztertzeko Europako Elkartearen Lider Emergentearen Saria jaso du
- Iñaki Martin Lesende irakaslea Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako 2021-2022 ikasturteko graduazio ekitaldiaren aitabitxia da. Ekitaldia 2022ko ekainaren 10ean egin zen, Bilboko Euskalduna Jauregian. Martín Lesende doktorea Medikuntza saileko irakaslea da, eta Espainiako Medikuntzaren Errege Akademia Nazionalak “Espainiako Medikuntza Orokorreko/Familia Medikuntza 2021eko medikua” saria eman zion
—
5 elementu orrialdeko