MARIA TERESA MUÑOZ GARCIA DE ITURROSPE
- Ezagutza arloa
- Latin Filologia
- Saila
- Ikasketa Klasikoak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- maite.munoz@ehu.eus

UPV/EHUko Filologia Klasikoan lizentziatua eta doktorea, 1997tik Letren Fakultatean Latin Filologiako Irakasle Titularra da. Bere irakaskuntza-jardueran Filologian Graduan, Mundu Klasikoa eta Literatur Konparatua eta Ikasketa Literarioak Masterretan eta Esperientzia Geletan dihardu. Gaur egun Latin Hizkuntza II, Literatura klasikoaren tradizioa Mendebaldeko kulturan, Latina: hizkuntza eta kultura baten historia eta Erroma bere egileen bidez" ikasgaiak irakasten ditu. Bere ikerketek tradizio klasikoa eta erretorika lantzen dute, batez ere testu epigrafikoetan eta egile kristauetan, baita mundu klasikoari buruzko emakume idazleen irakurketa ere.