Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Ciencias Antigüedad

Antzinate Zientziak Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Ciencias Antigüedad

Antzinaroaren Zientzien Doktorego Programa Kantabriako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dute elkarrekin, eta Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatzen du.

Diziplina askotako programa da, jakintza arlo hauetako irakasleek emana: Arkeologia (Kantabria eta UPV/EHU), Erromatar Zuzenbidea (Kantabria eta UPV/EHU) Filologia Grekoa (UPV/EHU), Latin Filologia (Kantabria eta UPV/EHU), Antzinaroaren Historia (Kantabriako Unibertsitatea, UPV/EHU eta Leongo Unibertsitatea) eta Indoeuropar Hizkuntzalaritza (UPV/EHU).

Ikertaldeek Antzinaroaren hainbat alderdi jorratzen dituzte, hala nola politika, erlijioa, gizartea, zuzenbidea, arkeologia, ekonomia, hizkuntza, literatura, tradizio klasikoa etab. Haien arteko interakzioa eta sinergia onuragarriak dira arlo bakoitzaren helburuetarako, aro bera hainbat ikuspegitatik aztertzeak ezagutzen trukea baitakar eta bidea ematen baitu epe zabal horren barruan konparazioak egiteko.

Programak nazioarteko ikuspegi nabarmena dauka: alde batetik tutorekidetza hitzarmenak ditu Paris I Panteoi-Sorbona Unibertsitatearekin eta Varsoviako Unibertsitatearekin; bestetik, doktoregorako mugikortasun hitzarmenak dauzka Bordeleko, Tolosako eta Genovako unibertsitateekin. Gainera, programan parte hartzen dute Paris I Unibertsitateko, Lisboa Unibertsitateko eta Dublingo Trinity Collegeko ikertzaileek, bai eta programan txertatzeko prozesuan dauden beste unibertsitate batzuetakoek ere.

Bestetik, programako irakasleak eta ikertaldeak etengabe daude nazioarteko harremanetan eurek lideratzen dituzten proiektuen bidez eta eurek antolatutako kongresu eta bilera zientifikoen bitartez, bai eta ere parte hartuz beste unibertsitate eta ikergune batzuetako kideek antolatutako kongresu eta bilera zientifikoetan, Frantzian, Italian, Alemanian, Erresuma Batuan eta abar.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: cruz.gonzalez@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariajesus.sanchoyerto@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Antzinako Munduaren Analisi Historikoa
  • Erlijioen Historia Antzinaro Klasiko eta Berantiarrean: Politeismoa eta Kristautasuna
  • Erromatar Inperioko Antzinaro Berantiarreko Zuzenbidea eta Historia Politikoa
  • Iberiar Penintsula Antzinaroan
  • Mundu Klasikoko Historia Sozial eta Ekonomikoa
Hizkuntza, Literatura, Kultura Idatzia eta Materiala Antzinaroan
  • Arkeologia Klasikoa
  • Epigrafia eta Numismatika
  • Hizkuntzalaritza Historikoa
  • Literatura, Erretorika eta Tradizio Klasikoa